<p style='margin:0px; text-align:center; font-size:16pt; font-weight:bold;'> You need Adobe Flash Player to see this video<br><br> <a href='http://www.macromedia.com/go/getflashplayer' style='text-align:center; font-size:16pt; font-weight:bold;'> Get the Flash Player</a></p>
Videos, Members, Events, Audio Files, Photos और Blogs में खोजें Search
pascal seguin
e.motion

anonyme|France

Trying with the will of God to preach the good news of the kingdom of God From a few days, my blog : preachkingdom.blogspot.com - -


मेरा Blog

«पीछे
<1  495051  86>

Hebre 11

Nov 02, 2011

2,525 अवलोकनें
     (0 रेटिंग)

1 Fedea, itxaroten dena lortzeko segurtasuna da, ikusten ez diren gauzez konbentzitua egotea
11,1 Fedea… egotea: Fedearen definizio honen itzulpen zehatza zaila da. Definizio honetan fedea itxaropenarekin lotzen da. Fedearen bidez itxaroten duguna eskuratzen dugu eta ikusten ez duguna bizitzeko oinarri bihurtzen. I.B.ko beste zenbait idazlerengan fedeari buruzko beste ikuspuntuak emango zaizkigu, hemengo hau osatzen dutenak.
. 2 Fede horrengatik onetsi zituen Jainkoak gure arbasoak.
3 Fedeari esker ulertzen dugu bere hitzaz eratu zuela Jainkoak mundua eta, beraz, ikusten duguna ageri ez denetik sortua dela.
11,3 Jainkoak bere hitzaz eratu mundua Has 1; Sal 33,6.9; 2 P 3,5.
4 Fedeari esker eskaini zion Abelek Jainkoari Kainek baino opari ederragoa; horregatik, Jainkoak zintzotzat aitortu zuen Abel eta honen eskaintzak onartu, eta fedeari esker hitz egiten du Abelek, hilda gero ere.
5 Fedeari esker eraman zuen Jainkoak Henok heriotzarik jasan gabe; desagertu egin zen, Jainkoak eramanik. Baina, eramana izan zela esan aurretik, Jainkoak nahi bezala jokatu zuela esaten du Liburu Santuak. 6 Izan ere, federik gabe ezinezkoa da Jainkoaren gogoko izatea, zeren Jainkoarengana hurbiltzen denak sinetsi egin behar baitu hura badela eta haren bila dabiltzanei saria ematen diela.
7 Fedeari esker, Noek, oraindik ikusten ez ziren gauzen berri izan zuelarik, ontzia egin zuen etxekoak salbatzeko, Jainkoaren esaneko izanez. Bere fedeaz gaitzetsi egin zuen mundu sinesgabea, eta fedetik datorren salbamenaren oinordeko egin zen.
Abraham eta patriarkak
8 Fedeari esker, Abraham, Jainkoaren deiari obedituz, Jainkoak ondaretzat emango zion lurraldera abiatu zen, nora zihoan ez zekiela abiatu ere.
11,8 Abraham Has 12,1-4.
9 Fedea zuelako, bere herria utzi eta atzerritar gisa bizi izan zen Jainkoak agindutako lurraldean; oihal-etxolatan bizi izan zen, Jainkoaren agintzari bera hartu zuten Isaak eta Jakob biziko ziren bezalaxe;
11,9 atzerritar gisa Has 23,4. // agindutako lurraldean Has 26,3; 35,12.
10 eta hori, zimendu sendoko hiria
11,10 zimendu sendoko hiria: Hiri hau Jainko biziaren hiria, zeruko Jerusalem (12,22), da.
, arkitekto eta egile Jainkoa bera duen hiria, itxaron zuelako.
11,10 zimendu sendoko hiria 11,16; 12,22; Ap 21,2.10-27.
11 Fedeari esker hartu zuen ondorengoa ekartzeko indarra, beraren emazte Sara
11,11 beraren emazte Sara: Grekozko eskuizkribuetan Sara ageri da esaldiaren subjektu bezala: hartu zuen Sarak…
agorra izan eta berak sasoia joana zuen arren, hitzeman ziona fidagarria zela sinetsi baitzuen. 12 Eta, horrela, gizon bakarrarengandik, eta berau ere ia azkenetan zegoela, zeruko izarrak bezain ugari eta itsasertzeko hondarrak bezain kontaezin ondorengo sortu zen.
11,12 zeruko izarrak bezain ugari Has 22,17+.
13 Horiek guztiak Jainkoak hitzemandako ondasunak eskuratu gabe hil ziren; baina fedearen argitan urrutira ikusi eta agurtu egin zituzten, horrela lur honetan arrotz eta atzerritar zirela aitortuz.
11,13 arrotz eta atzerritar Has 23,4; Sal 39,13; 119,19; 1 P 2,11.
14 Izan ere, horrela hitz egiten dutenek garbi adierazten dute aberriaren bila dabiltzala. 15 Utzi zuten lurraldea izan balute gogoan, bazuten egokiera hara itzultzeko. 16 Baina lur hobea zuten irrika, zerukoa alegia. Horregatik, Jainkoa ez da lotsatzen «haien Jainko» deitua izateaz, hiri bat ere prestatu baitie.
17 Fedeari esker eskaini zuen Abrahamek Isaak, Jainkoak probatu zuenean. Bera, agintzaria hartu zuena, prest zegoen seme bakarra eskaintzeko,
11,17 Isaak eskaini Abrahamek Has 22,1-14; St 2,21.
18 nahiz eta seme berorri buruz esana izan Jainkoak: Isaaken bidez izango dituzu ondorengoak.
11,18 Isaaken… Has 21,12.
19 Abrahamek uste zuen Jainkoa gauza dela hilak pizteko ere; horrela, semea berreskuratzea Jainkoaren ahalmen horren ezaugarri gertatu zitzaion.
20 Fedeari esker, Isaakek etorkizunerako bedeinkazioa eman zien Jakobi eta Esauri.
11,20 Isaakek bedeinkazioa eman Jakobi Has 27,27-29.39-40.
21 Fedeari esker, Jakobek Joseren semeetako bakoitza bedeinkatu zuen hiltzerakoan, eta Jainkoa gurtu zuen, bere makila-buruan ezarrita
11,21 makila-buruan ezarrita: Ik. Has 47,31 oh.
.
11,21 Jakobek bedeinkatu semeetako bakoitza Has 48,15-20. // eta Jainkoa… Has 47,31.
22 Fedeari esker aipatu zuen Josek ere, hilzorian, israeldarrak Egiptotik irtengo zirela, eta bere hezurrekin zer egin behar zuten esan zien.
11,22 Joseren azken erabakiak Has 50,24-25; Ir 13,19.
Moises eta israeldarrak
23 Fedeari esker, Moises jaio zenean, haur ederra zela ikusirik, hiru hilabetez eduki zuten bere gurasoek gordeta, faraoiaren aginduaren beldurrik gabe.
11,23 Moises gordeta Ir 2,2. // faraoiaren agindua Ir 1,22.
24 Fedeari esker, Moisesek, jadanik gizon heldua zela, uko egin zion faraoiaren alabaren seme-izenari;
11,24-27 Moisesek alde egin Ir 2,11-15.
25 nahiago izan zuen Jainkoaren herriarekin batera tratu txarrak jasan, bekatuaren atsegin iragankorrak gozatu baino. 26 Izan ere, baliotsuagotzat jo zuen Jainkoaren herriarekin mespretxatua izatea
11,26 Jainkoaren herriarekin mespretxatua izatea: H.h., Gantzutuaren (grekoz, Kristoren) mespretxua. Gantzutua zuzenean Jainkoaren herriari buruz esana dago, Jaunak sagaraturiko herriari buruz, alegia. Baina gutunaren egileari Kristo izenak Jesus Mesiasen –hau da, Kristoren– oihartzuna dakarkio.< /span>
Egiptoko aberastasunak baino, geroko sariari begiratzen baitzion. 27 Fedeari esker alde egin zuen Moisesek Egiptotik faraoiaren haserrearen beldurrik gabe, eta sendo iraun zuen, Jainko ezinikusia ikusiko balu bezala.
28 Fedeari esker ospatu zuen Moisesek Pazkoa eta igurtzi zituen odolaz israeldarren etxeetako ateak, suntsitzaileak haien lehen-semeak uki ez zitzan. 29 Fedeari esker igaro zuten israeldarrek Itsaso Gorria lur lehorra bailitzan, egiptoarrak, beste horrenbeste egiten saiatu zirenean, hondora joan ziren bitartean.
11,29 Itsaso Gorria Ir 14.
30 Fedeari esker erori ziren Jerikoko harresiak, zazpi egunez hiria inguratu ondoren.
11,30 Jerikoko harresiak Jos 6.
31 Fedeari esker ez zen hondatu Rahab emagaldua sinesgabeekin batera, israeldar ikertzaileei harrera ona egin zielako.
Ikuspegi orokorra
32 Zertan jarraitu hitz egiten? Ez nuke denborarik aski Gedeon, Barak, Samson, Jefte, David, Samuel eta profeten gertakariak esaten hasiko banintz.
11,32 Gedeon Ep 6–7. // Barak Ep 4–5. // Samson Ep 13–16. // Jefte Ep 10–12. // David eta Samuel 1 eta 2 Sm.
33 Fedeari esker, erreinuak menderatu zituzten, justizia egin, Jainkoak agindua eskuratu, lehoien ahoak itxi,
11,33 lehoien ahoak itxi Ep 14,5-6; 1 Sm 17,34-36; Dn 6.
34 su kartsuak itzali, ezpataz hilak izatetik ihes egin, gaixotasunetatik sendatu, borrokan bulartsu izan eta atzerritarren gudarosteei atzera eragin.
11,34 su kartsuak itzali Dn 3,23-25.
35 Eta zenbait emakumek, pizturik berreskuratu zituen bere hildakoak.
Beste batzuk, berriz, torturapean hil ziren, handik libratzeari uko eginez, bizitza bikainagora pizteko itxaropenagatik;
11,35 hildakoak bizirik berreskuratu 1 Erg 17,17-24; 2 Erg 4,18-37.
36 beste batzuek isekak eta zigorrak, kateak eta kartzelak jasan zituzten;
11,36-38 oinazeak eta zigorrak jasan Jr 20; 37; 38; 2 Kro 24,21; 2 M 6,18–7,42.
37 harrikatu egin zituzten, zerraz ebaki, ezpataz hil; noraezean ibili ziren, ahuntz- nahiz ardi-larruz jantzirik, premia gorrian, erasopean eta tratu txarrak hartuz. 38 Munduak merezi baino hobeak ziren, eta noraezean ibili ziren basamortuetan, mendietan eta lurreko harpe eta koba-zuloetan. 39 Baina hauek, beren fedearengatik Jainkoak onetsi zituen arren, ez zuten eskuratu Jainkoak agindutakoa; 40 izan ere, Jainkoak zerbait hobea prestatu zuen guretzat, eta ez zuen nahi izan haiek helmugara gu gabe iristerik.
 

 


 

 

 

Programaren azken eguneratzea: 2009-12-17
visitor stats